Bilboko Udalak Balioen Karta formatu irisgarrira egokitu du

Bilboko Udalak formatu irisgarrira egokitu du Balioen Karta, eta ekitaldi sinboliko batean desgaitasunarekin lotutako erakundeei eta kolektiboei eman die. Horretarako, eskuragarri dago irakurketa errazean, audioan, braille-sisteman, bideoa azpituluekin eta zeinu hikuntzan. Honen helburua da pertsona guztiei iristea. Formatu guztiak udalaren webgunean daude eskuragarri.  

Aburto alkatea Udaletxeko Arabiar Aretoan otsailaren 20ko ekitaldia buru izan zen. Ikusmen-urritasuna duten ikasleak Hezkuntzan barne hartzeko Baliabidetegiaz gain, ONCE, MINTZAGOR, EDEKA, BEGISARE, APNABI, EUSKALGORRAK, Kirol Egokituaren Federazioa eta FEVASeko ordezkariak izan ziren.