ARRETA GOIZTIARRA

0 eta 3 urte bitarteko umeak hartzen ditugu, hauen garapen osoa sustatzeko helburuarekin eta arreta berezia eskainiz ikusmen esperientziek garrantzia duten alderdi ebolutibo guztiei.

Ariketak proposatzen ditugu, zentzumen ezberdinen erabilerari bide eman eta umearen garapen momentuaren araberako gaitasun edo portaerak praktikan jartzeko (motorrak, pertzeptiboak, kognitiboak, linguistikoak, harremanekin lotuak, autonomiari dagozkionak… ).

Ume bakoitzari ordubeteko iraupena duen saio bat eskaintzen diogu astero. Saio hauetan familia egotea egokia dela uste dugu, bai bere seme edo alabarekin elkarreraginean laguntzeko, bai izan ditzakeen duda edo kezkei erantzuteko.

Pulsa el tabulador para navegar sobre los distintos elementos.

Pulsa shift + V para activar el lector

Pulsa shift + Q para pausar el lector

Pulsa shift + A para reanudar el lector