Gurasoen eskolaren helburua gurasoak seme-alaben hezkuntza prozesuan erabat inplikatzea da, umearen garapen oso eta naturala erraztu dezaten.
Helburuak
Talde izaera duten topaketek hurrengoa ahalbidetzen dute:
– Eguneroko bizipenak trukatzea.
– Okerrak diren jarrera eta jokabideak aldatzea; esaterako gainbabesa.
– Norbere umea baino nagusiagoak diren haurren lorpenak ikusita etorkizun ikuspegi zabalagoa izatea.
– Familia bakoitzaren baitan eta gurasoen eskolako taldean bertan dauden sentimendu eta emozio latenteen adierazpena erraztea.
– Familiako kideen bizikidetza eta erlazioak zehazten dituzten zenbait alderdiren inguruan hausnartzea: agintzaritza, arauen ezarpena, betebeharrak, autonomia pertsonala, neba-arreben arteko erlazio zuzenak, ikasketa ohiturak…
– Aisialdiari buruzko esperientzia eta kezkak trukatzea (jokoak eta jostailuak, telebista, jolasordua…).
– Beraientzat interesgarriak izan daitezkeen gaiekin lotura daukaten laguntza, programa eta elkartei buruzko informazioa jasotzea eta Autonomi Erkidegoko zenbait erakunde edo entitatek eskaintzen dituzten laguntza ezberdinak eskatzeko dauzkaten aukerei buruz informatzea.