GURE LANA

Umeak eskolatuta dauden hezkuntza zentroetan egiten dugu lan,irakasleekin koordinatuta eta zuzeneko arreta saioak ume bakoitzaren behar zehatzei egokituta.

Zertan datza gure lana...

… familiari bere seme edo alabarekin duen elkarreraginean lagundu, umearen garapen osoa lortzeko helburuarekin.

… bere eskola ibilbide osoan zehar umea lagundu:

· eskolako guneen antolaketan laguntza eskaini

· materiala ikuskatu eta umearen ikasteko modura egokitu.

· irakasleekin elkarlanean aritu, umeak mota guztietako jardueretan parte hartzen duela bermatzeko.

… bere heziketa osatu, hurrengo helburuak lortzeko:

· modu autonomoan, segurtasunez eta eraginkortasunez mugitzea.

· bere eguneroko bizitzarako, gizarte harremanetarako eta jolaserako lagungarri izango zaizkion gaitasunak garatzea.

… ikusi, ukitu eta entzuten duena ulertzen lagundu

… eskolako Ianak egiterakoan eraginkorragoa izatea ahalbidetuko dioten baliabide eta teknikak erabiltzen irakatsi, teknologia berrien erabileran trebatu, etab.

Horretarako, ikusmen urritasuna duten ikasleentzako curriculumean oinarritzen gara eta gaitasunen garapenerako programak prestatzen ditugu, hurrengo alorrekin zerikusia dutenak:

· Orientazioa eta mugikortasuna

· Eguneroko bizitzarako gaitasunak eta gaitasun sozialak

· Ikusmen-hondarraren funtzionalitatearen garapena

· Ukimenaren eta braille irakurketa-idazketaren garapena

· Hezkuntza baliabidea