EITB pone a disposición de los centros IBT-CRI el podcast «Sara eta Paulen abenturak!» para trabajar su contenido con niños y niñas con discapacidad visual, y con su profesorado y familias. Eskerrik asko, EITB!

«Sara eta Paulen abenturak!» gazteentzako euskarazko audio-fikzio berria estreinatuko du uztailaren 4an EITBPodkast plataformak, Bernardo Atxaga idazlearen Logalea zeukan ekilibristaren kasua antzezlanean oinarrituta. Iñaki Beraetxek zuzendu du lana, eta berea da ere gidoiaren adaptazioa. Lorea Intxausti, Kepa Errasti, Itziar Urretabizkaia, Ainhoa Ayerbe, Iñaki Beraetxe, Joxe Felipe Auzmendi eta Aintzane Gamiz dira ahots nagusiak.

6 urtetik 13 urte bitarteko entzule gazteei dago zuzenduta, eta bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da. Izan ere, Sara neska itsua da, talentu apartekoa eta lagunkoia. Paul, berriz, eskolan bullyingaren biktima den mutikoa, hitz totela, hortzeria itsusikoa… baina mutil baikorra, hala ere.  

 

IBT-CRI zentroekin eta ONCErekin elkarlana

EITBPodkast plataforman estreinatu aurretik, serie osoa aldez aurretik eskaini die EITBk Eusko Jaurlaritzako IBT-CRI zentroei, ikusteko urritasuna duten ikasleekin eta euren irakasle, familia eta elkarteekin lan egiteko.

Hala, asteazken honetan, ekainak 30, egin da aliantza horren aurkezpena, eta bertan izan dira Maite Goñi EITBko Audio eta Digitaleko Teknikaria, Ana Roncero Gasteizko IBT-CRI zentroko zuzendaria eta Ana Inda Bilboko IBT-CRI zentroko zuzendaria.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bere baitan dituen organismo publikoak dira IBT-CRI zentroak, ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiak, alegia. 1980tik heziketa zentroekin elkarlanean dabiltza ikusmen-desgaitasuna eta itsutasuna duten ikasleen inklusioa lortzeko. 

ONCE Euskadik ere bat egin du proiektua zabaltzeko.

Compartir en facebook
Compartir en twitter
Compartir en linkedin
Compartir en pinterest
Compartir en print
Compartir en email